Bilboko Aste Nagusia
Musika
Erredakzioa
20:00etan hastekoa zen, baina ezin izango dute aurreikusi bezala egin, lizor-erlauntz batengatik. 00:00etako kontzertua, Maxima FMrena, aldaketarik gabe egingo dute, aldiz.
Argazkia: You Tube.
Calumek Bilboko Aste Nagusian ematekoa zuen kontzertua bertan behera utzi dute. Kontzertua 20:00etan hastekoa zen, Europa Parkean, baina ezin izango dute egin liztor-erlauntz baten eraginez; izan ere, erlauntza kentzeko lanek eragotziko dute. Dena den, Bilboko Udaletik argitu dute ez dagoela aldaketarik Europa Parkean bertan egingo duten 00:00etako kontzertuan, eta han izango da Maxima FM, Aste Nagusidance ikuskizunarekin.
Udalak jakitera eman duenez, Bilboko Udaleko Suhiltzaileak Txurdinagako Europako Parkean izango dira gaur arratsaldean, Txurdinaga Behekoa BHIrako sarbidearen inguruan aurkitutako liztor-abaraska kentzeko egin beharreko aldez aurreko prestaketa lanak egiteko.
Liztor-erlauntza gaueko lehen orduetan kenduko da, Udalak dioenez, eta horren aurretik, segurtasun-eremu bat finkatu behar da, bertan bildutako pertsonen segurtasunari eutsi eta lanak behar bezala gauzatuko direla bermatu ahal izateko.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa