cerrar buscador

16:24

Donostia

Donostia

Donostiako bi osasun zentro berriek 26.000 herritar artatuko dituzte

Agentziak | Erredakzioa

Alde Zaharrean eta Aieten kokatuko dira, eta auzo horietako 26.000 herritar baino gehiago artatuko dituzte bertan. Lanak 2019rako bukatuta izatea espero dute.

  • Jon Darpon, osasun sailburua, eta Eneko Goia, Donostiako alkatea. Argazkia: www.donostia.eus

    Jon Darpon, osasun sailburua, eta Eneko Goia, Donostiako alkatea. Argazkia: www.donostia.eus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Osakidetzako Osasun zentro berriak Donostiako Alde Zaharrean eta Aieten kokatuko dira. Halaber, auzo horietako 26.000 herritar baino gehiago artatuko dituzte, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.

Bretxako Arraindegia eraikinean kokatuko den osasun zentro berriak, gaur egun Esterlines kalean kokatuta dagoen zentroa ordezkatuko du, eta zerbitzu hauek eskainiko ditu: Medikuntza Orokorreko hamar kontsulta, Pediatriako bi kontsulta, Erizaintzako hamar kontsulta, Emaginarentzako azterketa gela bat eta Bezeroentzako Arretarako gune bat. Guztira, zona horretako 14.200 auzotarrei eskainiko die zerbitzua.

Gainera, haurren eta gazteen Osasun Mentala azken solairuan egongo da eta Gipuzkoa osoko adingabekoentzako buru gaixotasun larrietako programari ere arreta emango zaie. Era berean, Donostiako Udalak aurreikusten du azpiegiturak 2019rako amaituta egongo direla.

Zentro horrek 3 milioi euroko inbertsioa suposatu du, eta 2.185 metro karratu izango ditu hiru solairutan banatuta. Era berean, aniztasun funtzionalak dituzten pertsonentzako nabarmen hobetuko dute irisgarritasuna.

Beste alde batetik, Aieteko osasun zentroak 2,2 milioi euroko inbertsioa suposatu du eta 2000 metro karratuko azalera izango du.

Bertan, besteak beste Familia Medikuntzako zazpi kontsulta, Pediatriako bi kontsulta, Erizaintzako bi kontsulta eta sendaketa gela bat egongo dira. Gainera, Aieteko osasun zentroko obrak 2018an bukatzea aurreikusten dute.

Iruzkinak