cerrar buscador

16:04

Gasteiz

Auto-harrapaketa

80 urteko gizon bat larri zauritu da Gasteizen, auto batek harrapatuta

Agentziak | Erredakzioa

Gizonak kolpe handia hartu du buruan eta larri zaurituta eraman dute Santiago ospitalera. Autoaren gidariak negatiboa eman du alkoholemia probetan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Auto batek 80 urteko gizon bat harrapatu du Gasteizko Heraklio Fournier kalean, eta larri zaurituta eraman behar izan dute ospitalera, Udaltzaingoak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Gertaera atzo, uztailaren 19an, izan zen, arratsaldeko lehen orduan. Udaltzaingoak azaldu duenez, auto-harrapaketa baten ostean gizona lurrera erori zen eta kolpe handia hartu zuen buruan.

Momentu honetan, gertatutakoa ikertzen ari dira. Autoaren gidariak negatiboa eman du alkoholemia probetan.

Medikuek Santiago ospitalera eraman dute gizona, larri zaurituta.

arri zaurituta.

Iruzkinak