16:31

Gasteiz

Osasun zerbitzua Araban

Umeen ezbeharrak hauteskunde kanpainatik ateratzeko eskatu du Darponek

agentziak | erredakzioa

Arabako asistentzia sanitarioko zerbitzua, zein zerbitzu larria, "bermatuak" daudela esan du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.

  • Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu. EFE.

    Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Arabako asistentzia sanitarioko zerbitzua, zein zerbitzu larria, "bermatuak" daudela esan du gaur Jon Darponek. Ildo horretan, umeen ezbeharrak "hauteskunde borrokatik" ateratzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, "deitoragarriak eta ziurrenik saihestezinak" direlako eta "eskuragai dauden baliabideekin zerikusirik" ez dutelako.

Osasun sailburuak premiazko prentsaurrekoa deitu du Javier de Andres Arabako PPko presidenteari erantzuteko. Izan ere, aste honetan Gasteizen umeekin zerikusia duten bi ezbehar izan eta gero, Araban anbulantzia medikalizatuen gabezia nabaria dela salatu du De Andresek.

Sailburuak bere hunkipen sakonena adierazi du, baita Eusko Jaurlaritzarena ere, eta Salburuan ostiralean hildako umetxo zazpikiaren familiari doluminak eman dizkio. Era berean, Gamarrako igerilekuetan ito-zorian izan zen eta Gurutzetako ospitalean larri dagoen 4 urteko umearen familiari doluminak eman dizkio.

Darponen ustez, horrelako ezbeharrak ematen direnean, familiarekiko jende "zintzoaren errespetua" espero da, eta ondoren, hobetzeko zerbait egotekotan, orduan, proposamena egin.

Hori horrela, Araban anbulantzien gabezia dagoenik ukatu du, eta lurraldean bizi-euskarri aurreratuko 4 anbulantzia daudela azaldu du: 2 Gasteizen, 1 Laudion eta 1 Amurrion. Gainera, beste oinarrizko 12 bizi-euskarri anbulantzia daudela gaineratu du.

"Baliabide nahikoak eta egokiak ditugu", esan du Darponek, eta ondorioak okerrak izan badira ere, "azken ezbeharretan larrialdi zerbitzuetako jokabidea zuzena" izan dela azpimarratu du, "hartutako erabakiengatik zein eskuragarri zeuden baliabideengatik eta erantzun denborengatik".

Gurutzetan hildako umetxo gasteiztarraren kasua aztertzeko eskatu du LABek

Bestalde, LAB sindikatuak "gardentasuna eta arreta" eskatu dio Osasun Sailari Gurutzetan hildako Gasteizko umetxoaren auzia ikertzerako orduan.

LABen iritziz, ez daude modu egokian berrantolatzen Osakidetzaren sarea, eta horretarako "langileen, herritarren eta gizarte agente" guztien adostasuna behar dela azpimarratu dute, "ekonomia irizpideak" alde batera utzita.

/p>

/p>

/p>

Iruzkinak