Itxi

Gasteiz

Gurutzetako Ospitalean

Gamarrako igerilekuetan erreskatatutako umea oso larri dago oraindik

agentziak | erredakzioa

Gurutzetako Ospitaleko zainketa berezien gelan dute 4 urte haurra, atzo uretan konorte barik topatu ostean.

  • Umea egunpasa joan da senide batekin Gamarrako igerilekuetara. Argazkia: Luis Angel Perez

    Umea egunpasa joan da senide batekin Gamarrako igerilekuetara. Argazkia: Luis Angel Perez

Atzo Gamarrako igerilekuetan (Gasteiz) urpean eta konorte barik topatu zuten 4 urteko umea oso larri dago oraindik, Gurutzetako Ospitaletik gaur jakinarazi dutenez. Zainketa intentsiboetako unitatean dute.

Atzo, 14:00ak pasatxo zirenean, bertan zegoen pertsona batek ume bat ur gainean ahuspez ikusi zuen, Gamarrako igerilekuetako eskailera batzuen ondoan, "familia igerilekuan".

Sorosle batek berehala egin zuen salto uretara, mutikoa bertatik ateratzeko, eta bihotza eta birikak geldituta baitzituen.

Hasieran, sorosleak berak eta bertan dagoen osasun laguntzaile teknikoak suspertze-lanak egin zizkioten, eta, ondoren, Osakidetzak bidalitako zerbitzuek lan horiekin jarraitu zuten. Horiei esker, pultsua berreskuratu zuen.

Txagorritxu Ospitalera eraman zuten segituan, baina horren egoera larria ikusita, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten ondoren.

Aipatutako iturrien arabera, umea senide batekin joan zen, egun-pasa, Gamarrako igerilekuetara.