Iruñea
Iruñea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Udala 11 bankurekin batzartu da, etxegabetzeen aurkako konpromiso bila.
Joseba Asiron Iruñeko alkatea. EiTB
Albisteak (1)
Iruñeko Udalak bilera egin du gaur 11 bankurekin, etxegabetzeen aurkako konpromisoak bilatzeko eta larrialdi sozial horiek konpontzeko kolaboratzeko.
Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Joseba Asiron alkateak azaldu du hemendik aurrera Udalak tratu pertsonalagoa izango duela banketxeekin, eta etxegabetzeak egiten dituzten erakundeekin gehiago ez kolaboratzea erabaki lezakeela ohartarazi du.
Udal gobernuaren asmoa da "aurpegia ematea" eta "bitartekari" lanak egitea. Horren ildotik, azaroan Iruña "etxegabetzerik gabeko herri" izendatu dutela gogorarazi du Asironek.
Bileran etxebizitza sozialak ere hartu dituzte hizpide. Alkatearen esanetan, Udala "esfortzua" egiten ari da, bere esku dauden etxe guztiak mobilizatzeko. Hala ere, laguntza eskatu die bankuei, "Udalak ezin baititu etxebizitza sozialen eskari osoa bete".
Horren hitzetan, bankuak prest agertu dira "kolaboratzeko" eta "posible den neurrian larrialdi sozialak saihesteko".
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa