09:05

Iruñea

Iruñea

Labriteko oinezkoen pasabidea itxita, xafla bat jausi ostean

Agentziak | Erredakzioa

Bost egunez itxita egongo ei da zubia, arazoa zelan konpontzen duten aztertu bitartean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Baluarte Media Luna parkearekin lotzen duen Labriteko oinezkoen pasabidea itxi behar izan dute goizean, Iruñeko Udalak ohar batean jakinarazi duenez. Zubiko xafletako bat jausi egin da, eta konpondu bitartean, segurtasun neurri gisa, pasabidea zarratzea erabaki dute.

Bost egunez egongo omen da itxita, gertatutakoa ikertu eta zelan konpontzen duten aztertu bitartean.

Udalaren esanetan, "teorikoki egiturak 2.000 lagunen pisua har lezake aldi berean".

Pasabidea 2010eko abenduan zabaldu zuten, Baluarte Media Luna parkearekin lotzeko. 73,5 metro luze da, 125 tonatik gorako pisua du, eta metro koadroko 700 kilo hartzeko prestatuta dago.

restatuta dago.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena