Udalak informazio gune bat inauguratu du Gaztelu plazan. Bertan zalantzak argitu eta gida bat eskaintzen da. Eraso sexisten biktimei eta lekukoei orientazioa eskaintzen die, eta, beharrezkoa izanez gero, biktimari arreta emateko eta polizia-salaketa jartzeko protokoloa aktibatu ahal izango da.
Peñek euren ateak zabaltzen dituzte sanferminetan, eta taberna gisa aritzen dira. Lan ugariko egunak bizi dituzte, baina festan murgiltzeko desiatzen daude.
24 ordu barru Iruñea jaiaren zurrunbiloan izango da. San Fermin jaiak lehertzeko bezperan, azken prestaketetan ari dira. Ostalaritzarentzat aste handia izan ohi da, eta gaur Iruñeko alde zaharraren irudia horren adierazle da.
Joseba Olagaraik Iruñeko entzierroak zuzenean emango dituen saioa gidatuko du goizero ETB1en, Nerea Reparazekin batera. Argiñanok lasterketan parte hartu izan duela aitortu du.
Jaiak ohi bezala 12:00etan egingo du eztanda Udaletxe plazan, eta hortik aurrera eta bederatzi egunetan zehar izango da zer egin eta zer ikusia Iruñeko kaleetan, Udalak egitarau zabala antolatu baitu.
Enpresak jakinarazi zuenez, sabotajeak aldameneko lursailaren jabe ohiak mendeku gisa egin zitzakeela susmatzen zuen, izan ere, enpresak salatu egin zuen gizonezko hori duela denbora bat bere fluxu elektrikoan iruzur egiteagatik.
Iruñeko alkateak onartzen du zaila dela sanferminetan musukoarekin ibiltzea, baina prebentzio-neurriak hartzeko eskatu die inguruan pertsona zaurgarriak dituztenei.
Inflazioaren ondorioz, dudarik gabe, inoizko sanferminik garestienak izango dira 2022koak. Aurreikusten dutenez, jan-edana ia % 40 garestiagoa izan daiteke.
Jose Diego Yllanesek hil zuen, 2008ko sanferminetan. 12 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, eta 2018tik libre dago. Astelehen Lilak elkarteak deitu du bilkura, eta Asun Casasola Nagoreren amak hilketa bortitza ez ahazteko eskatu du.
La pretemporada del Osasuna se pone en marcha con las pruebas médicas previas al inicio de los entrenamientos. Jesús Areso, Rubén García, Jon Moncayola, Javi Martínez, Pablo Ibáñez, Aimar Oroz, Iker Benito, Jorge Herrando y Darío Ramos han sido los primeros jugadores citados.
Era berean, astelehen honetan oniritzia eman diote 2.700 agente baino gehiago izango dituen segurtasun-dispositiboari eta polizia koordinatzeko zentro bat sortzeari.
Ruben Peña Osasunaren fitxaketak adierazi duenez, Iruñeko taldea beti izan zen bere "lehen aukera", Vila-realetik duela egun batzuk atera ondoren. Mendilibarren aginduetara Eibarren emandako mala berreskuratzea du helburu nagusi, eta horie bera eskatu dio Jagoba Arrasatek
Azken orduetan sanferminetarako Babes Zibileko plana aurkeztu dute eta entzierroan irrist ez egiteko likidoa bota dute ibilbidean. Iruindar asko azken orduko erosketak egiten ari dira txupinazorako dena prest edukitzeko.
Zortzi teknikari espezializatuk 2005etik Iruñeko Udalak entzierroaren zati batzuetan arriskua gutxitzeko erabiltzen duen likido kimikoa banatu dute bart gauean.
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak jokatuko ditu, eta finala uztailaren 7an izango da, San Fermin egunez, Iruñeko Labrit pilotalekuan, 11:00etatik aurrera.
Itxaronaldia inoiz baino luzeagoa izan da baina asteazkenean, azkenik, txupinazoaren ostean hankaz gora jarriko da Iruñea. Urtero festak azkenak balira bezala bizi dituzte beteranoek ere: txikiak zirenetik sanferminak asko aldatu direla diote batzuek. Emozioak, beti bezala, pil-pilean daude.
Aspe enpresako finalerdian, Joseba Ezkurdiak 22-16 irabazi dio Peio Etxeberriari eta utzailaren 7an, Iruñean jokatuko den finalerako txartela eskuratu du. Beste finalista Laso eta Peña II.aren arteko finalerditik aterako da.
Jaiei hasiera emateko 4 egun falta diren honetan, Iruñea buru-belarri ari da lanean. Aurten, gainera, badira berritasunak: Gaztelu Plazan aulkiak kenduko dituzte lehen aldiz barrak ipintzeko, peñek euren lana erakusteko bide berriak baliatuko dituzte eta zezenketen aurkako ahotsak ozen entzun dira.
Enpresak adostutakoa bete ezean, litekeena da nafar hiriburuko taxi zerbitzuak Sanferminetan jarduna etetea, ELA sindikatuak ohartarazi duenez. Langileen % 80 baino gehiagok parte hartuko du lanuztean.
Urte askoren ondoren, entzierroak bueltan izango dira ETB-1en. Nerea Reparaz eta Joseba Olagarai nafarrek gidatuko dute saioa egunero 07:45tan hasita. Irratiek eta webguneak ere Iruñean gertatzen den ororen berri emango dute.
Uztailaren 7tik aurrera 7:45etik 8:30era saio berezia egingo du ETB1k, entzierroan aitzakia hartuta. Lasterketa ikusteaz gainera, Iruñeko sanferminetako giroa ekarriko dute gure etxeetara egunero.
EITB buru belarri murgilduko da Iruñean biziko den jai giroan. EITBko hedabideek presentzia zabala izango dute hiriko kaleetan eta Nafarroako aurkezle eta kazetariak izango dira emanaldietan nagusi.
Duela 7 urte ireki zituen ateak Iruñeko Akari gastrotekak. Jatetxe honek argi asko du eta hortik jarri dioten izena; izan ere, 'Akari' hitzak argitasuna esan nahi du japonieraz. Beraien proposamenak aurkeztuz gero, garaiko plater bikaina prestatu digute.
"Dida!"ko kideak Iruñeko Gaztelu Plazan izango dira, 2022ko San Fermin jaiei ongietorria ematen. Saio berezia streaming bidez izango da ikusgai, gure webgunean eta Youtubeko kanalean.
Iruñea ikusmin berezia piztu duten sanferminetarako prestatzen ari da. Turistak banatzaileekin nahasten dira kaleetan, baina hotelen okupazioa ez da espero bezain altua izango. Gainera, inflazioaren ondorioz aste osoan prezioak igoko direla uste da.
"Transmaribibolloak tinko! Heteropatriarkatuari sua" lelopean, ehunka pertsonak parte hartu dute Iruñeko mobilizazioan. Bilbon, irudi berdina errepikatu da, "Transfobiaren aurrean, tinko!", lelopean. Milaka pertsonak parte hartu dute transfobiaren aurkako manifestazioan.
Nuñez del Cuvillo ganadutegi cadiztarreko zortzi zezen dira. Uztailaren 7ko entzierroa korrituko duten zortzi zezenek 490 eta 605 kilo arteko pisuak dituzte.
Bi urteren ondoren uztailaren 6tik 14ra Iruñean biziko den jai giroan. Aurtengo nobedade garrantzitsuena, entzierroen zuzeneko emanaldia izango da, egunero ETB1en eta eitb.eus-en.
Dagoeneko antolatuta daude ekitaldi nagusietarako neurriak, hala nola txupinazoa, entzierroak, prozesioa, su artifizialak, zezen plazako sarrerak eta irteerak edo erraldoi eta buruhandien desfileak.