17:50

Iruñea

2016tik

Iruñea eta Tuterako zortzi osasun-zentro ekografiak egiten hasiko dira

Agentziak | Erredakzioa

Proba hauek Lehen Mailako Arretan egiteak ekarriko du erdira murriztuko direla zentro pribatuetara egindako deribazioak, eta, gainera, itxarote-zerrenda txikiagoa egingo du.

  • Zentroak aurten hasiko dira ekografiak egiten. Argazkia: EFE.

    Zentroak aurten hasiko dira ekografiak egiten. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Iruñeko guneko sei osasun-zentro eta Tuterako guneko beste bi ekografiak egiten hasiko dira 2016an. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak hartu du erabakia, xede izanik Lehen Mailako Arreta indartzea; neurriak ekarriko du bi ekografo erostea, eta inbertsioa, guztira, 135.520 eurokoa izango da.

Foru Gobernuak prentsa-ohar batean adierazi duenez, ekimen honekin arreta-prozesua hobetuko da: balizko patologia baten aurreko gaixoen ziurgabetasuna murriztuko da, kasu arruntak eta larriak ez diren patologiak desberdinduko dira, eta prozesu jakin batzuk diagnostikatzeko erraztasunak emango ditu.

Gainera, zehatzago bideratuko da, beharrezkoa balitz, ospitale-eremuan elkarri egindako kontsulta; hortaz, egokiak ez diren deribazioen kopurua eta itxarote-zerrenda murriztuko dira.

Hurreratze diagnostiko eta terapeutikoa egiteko erraztasun handiagoa

Gainera, erraztasun handiagoa ematen du hurreratze diagnostiko eta terapeutikoa egiteko, bai eta dagokion espezialistari deribatzeko, patologia zein den.

Ekipoak jasoko dituzten zentroetako profesionalei prestakuntza espezifikoa emango zaie.

Mendillorriko osasun-zentroan egindako ikerketa pilotu baten arabera, ekografiak Lehen Mailako Arretan egiteak ekarriko du erdira murriztuko direla zentro pribatuetara egindako deribazioak, eta, gainera, itxarote-zerrenda txikiagoa egingo du.

Emaitzak aztertu orduko, 100 ekografia zituzten eginak, 83 lanegunetan.

Horietatik 91 arruntak izan ziren, eta 1,03 egun itxaron behar zituzten gaixoek, batez beste, egiteko; beste 8 egun berean egin zituzten, premiazkoak baitziren. Hitzartutako zentroan aurretik zegoen itxarote-zerrendak zehazten zuen 36 egunekoa zela kasu arruntetan, eta 22 lehentasuna zuten horietan.

100 kasuetatik, 36 arreta espezializatura deribatu zituzten, eta, azken horietatik, 19 kasutan eman zen komunztadura diagnostiko osoa; beraz, horrek berresten du ekografiak Lehen Mailako Arretan egitea lagungarria dela mediku-familiak diagnostikoa egin ahal izateko.

n ahal izateko.

n ahal izateko.

Iruzkinak