Itxi

Herriak eta Hiriak

Zorrotzako sutea

Epaileak artxibatu egin du Zorrotzako sutea argitzeko auzia

Radio Euskadi | Erredakzioa

Ertzaintzak sutearen nondik norakoak argitzeko egindako txostena aintzat hartu du epaileak, eta bukatutzat eman du auzia, ezin baitute zehaztu sua nola piztu zen.

  • Zorrotzako sutea. EFE.

Bilboko Argibideetako 7. Epaitegiak artxibatu egin du Zorrotzako sutea argitzeko auzia. Familia bereko 5 lagun hil ziren maiatzaren 27an Zorrotzako Landa eremuko Barinaga kalean, 7. zenbakia duen etxebizitza eraikin batean piztutako sutean.

Senar-emazte bikote bat, haien seme-alabak eta aitona hil ziren sutean, eta hainbat lagun zauritu ziren.

Ertzaintzak sutearen nondik norakoak argizteko egindako txostena aintzat hartu du epaileak, eta bukatutzat eman du auzia, ezin baitute zehaztu sutea ezbeharra izan zen edo ustezko arduragabekeriagatik piztu zen.

Hori dela eta, biktimen abokatuak ezin izan du zigor-arloko prozesua zabaldu, eta hortaz, Bilboko Udalari ezingo diote inolako erantzukizunik eskatu.

"Albiste ona da", esan du Aburtok, ez baitzen Udalaren "ardugabekeria" izan

Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen hitzetan, Marcos Garcia-Montes abokatuak jarritako salaketa bertan behera gelditu izana "albiste ona da"; izan ere, horrek esan nahi du sutea "ezbeharra" izan zela, ez Udalaren "arduragabekeria".