Itxi

Gizartea

Zorrotzako sutea

Hil egin da Zorrotzako sutean larri zauritu zen adineko gizonezkoa

Agentziak | Erredakzioa

Ezbeharrean hil ziren umeen aitona Gurutzetako Ospitalean zegoen, erredura larrien unitatean, eta makina baten laguntza behar zuen arnasa hartzeko.

  • Zorrotzako sutea. Artxiboko argazkia: EFE

    Zorrotzako sutea. Artxiboko argazkia: EFE

Hil egin da Bilboko Zorrotza auzoko etxe batean izandako sutean larri zauritu zen adineko gizonezkoa. Gurutzetako Ospitalean zegoen, erredura larrien unitatean.

Joan den maiatzaren 27ko ezbeharrean, bikote gazte bat eta haien bi eta hiru urteko seme-alabak hil ziren. Gainera, beste bederatzi lagun zauritu ziren, tartean gaur zendu den gizonezkoa.

Sutean hildako umeen aitona zen. Gorputzaren % 30 erreta zeukan eta hainbat zauri zituen, leihotik salto egin zuelako, garretatik ihesi.

Gurutzetako Ospitalera eraman zuten eta handik hiru egunera bere egoerak nabarmen egin zuen okerrera. Makina baten laguntza behar zuen arnasa hartzeko.

Gaur goizean hil da gizonezkoa, jasandako zauri larrien ondorioz.

Haren emaztea ere Gurutzetako Ospitalean dago. Gorputzaren % 60 erreta dauka eta bere egoera larri bada ere, egonkor dago.

Bilbok Udalak biktimaren familiari eta lagunei bere doluminak helarazi dizkie ohar baten bidez.

ar baten bidez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena