Itxi

Herriak eta Hiriak

Elkano

'Victoria' ontziaren erreplika 1912ko enbataren urteurrenean iritsiko da Bermeora

agentziak | erredakzioa

Elkanoren gidaritzapean munduari bira eman zion lehenengo ontziaren erreplika abuztuaren 10ean helduko da Bermeoko portura, 1912an 143 arrantzale hil zituen galernaren urteurrenean.

  • Nao Victoriaren erreplika. Argazkia: Efe

    Nao Victoriaren erreplika. Argazkia: Efe

Juan Sebastian Elkano marinel gipuzkoarrak lehenengo aldiz munduari bira emateko erabili zuen Victoria itsasontziaren erreplika abuztuaren 10ean iritsiko da Bermeoko portura, 1912an 143 arrantzale, bermeotar ugari tartean, eraman zituen enbataren urteurrenean.

Espainiako Monarkiak ordaindutako bidaia izan zen XVI. mendean munduari lehenengoz bira eman ziona, eta abuztuaren 10ean Bermeoko portuan izango da bidaia hartan erabili zuten itsasontziaren erreplika. Abuztuaren 13ra arte egongo da ikusgai, 1912ko gertakari lazgarri haren urteurreneko ekitaldien baitan.

Victoria ontzia Euskal Herriko kosta zeharkatzen ari da abuztuan, XVI. mendean egindako balentria ezagutarazteko eta euskal herritarrek erronka hartan izan zuten protagonismoa zabaltzeko.