Itxi

Herriak eta Hiriak

NEGUKO ORDUTEGIA

Bilboko TAO zerbitzuak eta Bilbobusek ohiko ordutegiak izango dituzte astelehenetik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aurten, lehen aldiz, TAO zerbitzurik ez da izan Bilbon abuztuan, eta Bilbobus zerbitzua ere ezberdina izan da udan. Udako aldaketen ostean, neguko ordutegiarekin hasiko dira bi zerbitzuak.

  • bilbobus

    bilbobus

Irailaren 3tik aurrera Bilboko TAO zerbitzuaren neguko ordutegia hasiko da, abuztuko etenaren ostean. Aurten, lehen aldiz, TAO zerbitzurik ez da izan Bilbon abuztuan eta, ondorioz, doan aparkatu ahal izan da TAO zerbitzua duten gune guztietan.

Bilboko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, TAO guneetan aparkatzeko ordaindu egin beharko da astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara. Halaber, larunbatetan 1., 2., 3., 4. eta 10. guneetan aparkatzeko ere ordaindu egin beharko da 09:00etatik 13:30era.

Bilbobus zerbitzua ere neguko ohiko ordutegietara itzuliko da, udako aldaketen ostean. Bilbobuseko markesinetan egongo dira ikusgai ordutegi guztiak eta BioBide Bezeroen Arreta Zerbitzuan ere kontsulta egin ahal izango da, baita 010 Udaleko telefonoan edo Udaleko webgunean ere.