Herriak eta Hiriak
Aparkalekua Bilbon
TAO zerbitzua Abusu, Uribarri, Zorrotza eta San Ignazion ezartzea aztertzen ari dira
Agentziak | Erredakzioa
El consistorio bilbaino acudirá a los barrios que "demanden de manera mayoritaria la OTA" para explicar la medida.
-
OTA Bilbao. Foto: eitb.eus.
Alfonso Gil Bilboko Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak gaur jakitera eman duenez, TAO zerbitzua ez duten auzoetara "epe laburrean" sistema zabaltzea aztertzen ari da Udala; besteak beste, Abusu, Uribarri, Zorrotza eta San Ignazion ezartzea nahi dute.
Abuztuan Bilboko TAO zerbitzua bertan behera utzi ostean, Bilboko auzotarrek jasandako "eragozpenak" azaltzeko prentsaurrekoa eman du gaur Gilek.
Udalak 119 kexa jaso dituela azaldu du zinegotziak, eta zerbitzuaren etendurak Bilboko erdigunean soilik arazoak sortu dituela azaldu du. "Ez da ez zirkulazio ez mugikortasun arazorik izan Bilboko kaleetan", adierazi du.
Gilen ustez, TAO zerbitzua hirian zabaldu behar da. Hori dela eta, aparkalekuen (azalekoak zein lurpekoak) inguruko udal-ordenantza batean lanean ari direla aurreratu du eta TAO zerbitzua "eskatzen duten auzoetara" aparkaleku sistema zabaltzea aztertzen ari direla gaineratu du.
Hori horrela, TAO zerbitzua non eta nola ezarriko den azaltzeko Udala auzoetan izango dela azaldu du Gilek. Hortaz gain, erabakiak "eztabaida" piztuko duela gaineratu du zinegotziak.