16:28

Herriak eta Hiriak

Garraioa

Autobusa egongo da Galdakao eta Boluetako metroaren artean, Gabon zahar gauean

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaibusen anezka zerbitzuaren lehen irteera 23:30ean izango da Galdakaotik, eta 23:55ean Boluetatik.

  • Bizkaibus

    Bizkaibus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Galdakao eta Metroaren Boluetako geltokia lotzen dituen Bizkaibusen autobus zerbitzua martxan egongo da, lehenengoz, Gabon zahar gauean, Metro Bilbaok ezarritako gaueko zerbitzua erabiltzea errazteko.

Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri duenez, Galdakaotik 23:20tik 08:20ra irtengo da anezka zerbitzua, eta Boluetatik 23:55etik 08:55era.

Horrela, abenduaren 31n Bizkaibusek Galdakaoren eta Boluetako metro geltokiaren artean eskaintzen duen zerbitzua 20:35ean etengo da Galdakaon eta 20:40an Boluetan. Urteberri egunean, zerbitzuaren ordutegia ohikoa izango da.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena