Itxi

Herriak eta Hiriak

Erasoa

Gizon bat atxilotu dute Bilbon hilketa saiakera egotzita

eitb.eus

Antza, erasoa droga trafikoarekin lotuta dago, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren lehen ikerketen arabera.

Ertzaintzak 26 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, urtarrilak 8, hilketa saiakera delitu bat egotzita, ustez, Bilbon izandako tiroketa baten egilea baita.

Erasoa azaroaren 27an gertatu zen Bilbo Zaharrean. Erasotzaileak, antza, hainbatetan egin zion tiro gizon bati pistola batekin, eta hanka batean zauritu zuen. Biktima ospitalera eraman zuten.

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak ikerketa abiatu zuten erasoaren nondik norakoak argitzeko, baina, lehen ikerketen arabera, erasoa droga trafikoarekin lotura dago.

Atxilotuak aurrekari penalak ditu antzeko delituengatik, baita lesioengatik eta Herritarren Segurtasunerako Legea hausteagatik ere. Datozen orduetan eramango dute epailearen aurrera, baina ikerketa ez dute bukatutzat eman.