Herriak eta Hiriak
Bigarren etapa
Trafiko aldaketak izango dira arratsaldean Iruñean, Euskal Herriko Itzulia dela eta
EiTB.EUS
Hirigunean ez ezik, Arrotxapean ere izango du eragina Itzuliak. Gainera, garraio publikoan ere aldaketak izango dira.
-
Euskal Herriko Itzulia 2019. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Astearte arratsaldean trafiko aldaketak izango dira Iruñean, Euskal Herriko Itzulia dela eta. Hirigunean ez ezik, Arrotxapean ere izango du eragina Itzuliak.
Berriozarretik iritsiko da lasterketa, eta 16:00ak aldera sartuko da Iruñean, Gipuzkoa etorbidetik. Ondoren, Marcelo Celayeta, Arga Ibaia kalea, Vergel, Joan Albretekoaren kalea, Amaya, Nafarroa Behereko etorbidea, Eguesibar eta Adela Bazo zeharkatuko ditu. Handik Mutiloabeitiarako bidea hartuko du, 16:15ean.
Horregatik, Iruñeko Sarrigurengo sarrera eta irteera itxita egongo da tarteka. Gainera, garraio publikoan ere eragina izango du Itzuliak. Linea gehienetan aldaketak egongo dira, 15:15etik 19:00etara.
Bestalde, goizean Zumarragan ere trafiko aldaketak izango dira. Lasterketa handik dabilen bitartean, hainbat kale itxiko dituzte.