Itxi

Herriak eta Hiriak

Bilbo

Zorrotzako trenbidea lurperatzeko azterlana esleitu du Sustapen Ministerioak

agentziak | erredakzioa

Bilboko auzo honetako bizilagunek denbora luzez eskatu dituzte lurperatzeko lanak, izan ere, azken urteetan 21 pertsona hil dira trenbide-pasaguneetan.

1:33
Zorrotzako trenbidea

"Zorrotzako trenbidea herrigunean barneratzeko ikerketa informatiboa" esleitu du Sustapen Ministerioak, hain zuzen, 605.000 euroan eta 24 hilabetetan egiteko proposamenarekin.

Sustapen Ministerioaren arabera, proiektuaren helburua auzoan dagoen oztopoa ezabatzea da. Horrez gain, auzoko eragina eta sarbidea ere hobetuko ditu, bertan dauden bi trenbide-pasaguneak kenduko direlako; Zorrozgoiti kalekoa, batetik, eta BI-3742 errepidekoa, bestetik.

Bilboko auzo honetako bizilagunek denbora luzez eskatu dituzte lurperatzeko lanak, izan ere, azken urteetan 21 pertsona hil dira trenbide-pasaguneetan. Auzoaren eremu aldaketa eta herrigunea ez dira ikerketaren helburuak izan.

Inguruko hirigintza lanak eta eraldaketak ez dituzte kontuan hartu ikerketa informatiborako.

Bestalde, Bilboko Udalak eta Sustapen Ministerioak akordioa adostu zuten, lurperatzeko lanak erdi bana ordaintzeko; bakoitzak 35 milioi euro, alegia.