Herriak eta Hiriak
DONOSTIA
Gomazko 10.000 ahatek parte hartuko dute larunbatean Urumeako lasterketa solidarioan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ekintza Marianista garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako ekimenean bildutako dirua Brasilgo favela bateko haur eta nerabeei laguntzeko erabiliko dute.
-
Ahateak Urumeara botatzen, Lagunduck lasterketaren aurreko ekitaldi batean. Argazkia: LagunDuck
Gomazko 10.000 ahatek parte hartuko dute larunbat honetan Urumea ibaian, Donostian, Ekintza Marianista garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta egingo den LagunDuck lasterketa solidarioan. Bildutako dirua Brasilgo favela bateko haur eta umeei zuzendutako proiektu bat bideratzeko erabiliko dute.
16:00etan hasita, hainbat ekitaldi izango dira Maria Cristinako zubian.
Ordu horretan hasiko da 9 urtera arteko haurrei zuzendutako LagunKross lasterketa solidarioa. LagunDuck webgunean eman daiteke izena bertan parte hartzeko.
17:00etan, Hodwy taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da, eta ondoren, 18:15ean, Ekintza Marianista garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak Urrezko LagunDuck saria emango dio Zaporeak proiektuari.
Horrez gain, haurrentzako puzgarriak, tailerrak, jolasak eta zozketak ere izango dira. Lasterketa solidarioa 19:00etan hasiko da, gomazko ahateak Urumea ibaira botata, eta Maria Cristinako zubian amaituko da.