Itxi

Herriak eta Hiriak

Magdalena Eguna

XVI. mendeko baserri baten teilak gidatuko du Madalen Eguna Bermeon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lehen zinegotziak teila bat jaurtiko du itsasora eta, aldi berean, jaialdiko esaldi famatua esango du: "Honaino heltzen dira Bermeoko ituginak".

  • Bermeoko Magdalena Eguna

    Bermeoko Magdalena Eguna. EITBko bideo batetik ateratako irudia

Aritz Abaroa Bermeoko alkateak XVI. mendeko Tribis baserriko teila bat jaurtiko du itsasora uztailaren 22an, Madalen Egunaren ospakizunean. Baserria Bizkaiko zaharrenetakoa da.

Urtero legez, lehen zinegotziak teila bat jaurtiko du itsasora, Izaro uhartearen aurrean, udalerriaren mugak berresteko. Aldi berean, jaialdiko esaldi famatua esango du: "Honaino heltzen dira Bermeoko itxuginak".

Udalak pieza hori aukeratu du udalerriak lurrarekin eta itsasoarekin duen harreman estua azpimarratzeko.

Ikurrina eta Izaro uharteko bandera altxatu ondoren, Elantxobera abiatuko dira. Bertan Elantxobeko alkateak makila emango dio Abaroari, udalerriko erregidore bilakatuta egun batez.

Arratsaldean, ekitaldia Mundakan errepikatuko da.