07:44

Sanferminak

Laugarren entzierroa

Garcigrande bat, korrikalari guztien aurka

eitb.com

Entzierroaren lehen tartea beldurgarria izan da, zezen batek hainbat korrikalari harrapatu baititu. Bi pertsona zauritu dira adarkadaz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Garcigrande ganadutegiak (Salamanca) estreinakoz korritu du gaur sanferminetako entzierroan, eta luzaroan gogoratzeko moduko lasterketa egin du. Izan ere, zezen batek oso goiz hartu du aurrea, Santo Domingoko aldapa bukatu bezain pronto, eta hainbat korrikalari harrapatzen hasi da, asmo txarra erakutsita. Dozena erdi korrikalari harrapatu ditu, baina horietako bi baino ez ditu adarkatu. Gehiago izan zitezkeen.

Zorionez, tentsioa baretu egin da Estafeta kalean. Bertan, zezenek ausardia galdu dute, eta korrikalariek lasterketa politak egin ahal izan dituzte, adarren aurrean.

Laugarren entzierroa oso bizkorra izan da, 02:30 minutukoa. Atzokoa (03:20) izan da batez beste hori hautsi duen bakarra, aurtengo lasterketak oso azkarrak izaten ari baitira.

Gaurkoan, gainera, lore-sorta bat jarri dute Telefonicako tartean, gaur bost urte hil zen Daniel Jimeno gazte madrildarra gogoratzeko. Entzierroan hil den azken korrikalaria izan da.

Korrikalariek santuari babes eske hiru aldiz abestu eta gero, zezenek pilatuta eta abiadura handian abiatu dute Santo Domingoko aldapa, joaldunek gidatuta.

Aldapa bukatu ondoren, baina, zezen beltz batek atzean utzi ditu anaiak, eta nornahi eta nonahi adarkatzen hasi da: aurrean, alboetan, hesien aurka... Dozena erdi korrikalariren aurka egin du orotara. Irudiak beldurgarriak dira, eta zaurituen kopurua handiagoa izango zela zirudien.

Horren ostean, animaliek azkar egin dituzte Udaletxe plazako eta Mercaderes kaleko tarteak, eta Estafetan bat atzean geratu da.

Kale horretan, lasterketa lasaiagoa izan da: hainbat korrikalari erori dira, baina zezenek ez diete jaramonik egin eta gainetik salto egin dute. Lasterketa politak ikusi dira tarte honetan, ohi bezala.

Debuta izanik, jakin-min handia piztuta zuten Garcigrande ganadutegiko zezenek, eta ez dute huts egin.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena