09:35

Sanferminak

Entzierroa

Honelakoa da entzierroaren araudi berria

Erredakzioa

3.000 euro arteko isunak aurreikusi dituzte, korrikalariek arauak bete ditzaten.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aurtengo sanferminetako entzierroek araudi berria estreinatu dute. Helburua, korrikalariek agindu zehatz batzuk betetzea eta, hala egin ezean, isunak jasotzea. 3.000 euro arteko zigorrak aurreikusten ditu araudiak.

Hain zuzen ere, hauek dira arauak:

- Debekatuta dago entzierroan poltsak, zorroak edota lasterketan oztopo izan litezkeen gauzak edukitzea

- Debekatuta dago oinutsik edo oinetako desegokiekin korritzea

- Debekatuta dago mozkortuta, drogatuta eta egoera fisiko edo psikologiko egokia izan barik korritzea

- Debekatuta dago entzierroaren ibilbidean sartzea, asmoa zezenen aurrean korritzea ez bada

- Debekatuta dago zezenak ukitzea edo deitzea

- Debekatuta dago entzierroaren barruan korrikalariek argazkiak eta bideoak grabatzea

- Poliziaren aginduak bete egin behar dira

Arauok azaltzeko, Udalak bideo bat eskainiko du egunero, ibilbidean eta Udaletxeko balkoian. Bideoa 5 minutukoa da, eta frantsesez, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz eginda ago.

Berrikuntza gisa, gainera, marra laranja bat marraztu dute Santo Domingon, korrikalariak zezenen zain egoten diren lekuan, eta hori zeharkatzea debekatu dute.

Iruzkinak