23:19

Danborrada 2017

Donostiarrentzako zozketa

Danborrada balkoitik ikusteko zozketan parte hartzeko epea, zabalik

Erredakzioa

Zozketa urtarrilaren 9an egingo da. Izena emateko hiru bide daude: donostia.org webgunean sartuta, 010 telefonora deituta edo Udalinforen bulegora joanda.

  • Artxiboko irudia: EiTB

    Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

2015eko San Sebastian egunean Donostiako danborrada Konstituzio plazako balkoitik, zuzenean, ikus ahal izateko zozketan parte hartzeko epea zabalik dago; gaur hasi eta urtarrilaren 6ra bitartean.

Donostian erroldatuta daudenek San Sebastian eguneko ekitaldi nagusiak balkoi batetik ikusteko aukera izango dute: banderaren igoera eta jaitsiera, Konstituzio plazako Udalaren eraikineko lehen solairutik; eta haurren danborrada, udaletxeko balkoitik.

Zozketari dagokionez, banderaren igoerarako eta jaitsierarako 60 toki zozkatuko dira, 30 egun bakoitzerako. Saridunek lagun bat gonbidatzeko aukera izango dute, beraz, egun bakoitzean 60 lagun izango dira balkoian. Bestalde, 48 lagunek izango dute San Sebastian egunean haurren danborrada ikusteko parada eta 24 toki zozkatuko dira (bakoitzak lagun bat eraman ahal izango du).

Zozketan izena emateko hiru bide daude: Donostiako Udalaren webgunean izena emanda, 010 telefono zenbakira deituta edota Udalinforen bulegora gerturatuta. Zozketan parte hartzeko ezinbesteko baldintzak dira Donostian erroldatuta egotea eta urtarrilaren 6a baino lehen 18 urte beteta izatea.

Urtarrilaren 9an egingo dute zozketa Donostiako Udaleko osoko bilkuren aretoan.

lkuren aretoan.

Iruzkinak