Danborrada 2025

1 / 11 Hurrengoa
Kuxinak eta egurrezko mahai-tresnak hartu eta danborradan murgildu dira sofakideak

Kuxinak eta egurrezko mahai-tresnak hartu eta danborradan murgildu dira sofakideak

Urtero bezala, danborrada ETB1en izan da ikusgai, eta "Piztu Telebista"ko sofakideek pozez, alai eta hunkituta ikusi dituzte Donostiako irudiak. Danborrik ez dute izan, baina egurrezko mahai-tresnak eta makilak hartu, eta kuxinen bat danborra lez erabili dute festan murgiltzeko.

Bandera jaitsita, amaitu da 24 orduko festa Donostian

Bandera jaitsita, amaitu da 24 orduko festa Donostian

San Sebastian egun borobila ospatu dute donostiarrek. 24 orduko festa gauerdian amaitu da, hiriko bandera jaitsi dutenean. Union Artesanako kideak arduratu dira jaiari amaiera emateaz.

Ia 5.000 umeren danborrek Donostia hartu dute Sarriegiko martxen doinuekin

Ia 5.000 umeren danborrek Donostia hartu dute Sarriegiko martxen doinuekin

38 ikastetxe eta elkartetako 45 konpainiatan antolatuta, Alderdi Ederren desfilatu dute, Ander Alustiza Amassorrain Ikastolako Danbor Nagusia buru izanda.

Urrezko Danborraren omenaldiarekin bat egin eta Moriartiren film sorta eskainiko du gaurtik aurrera PRIMERANek

Urrezko Danborraren omenaldiarekin bat egin eta Moriartiren film sorta eskainiko du gaurtik aurrera PRIMERANek

Plataformaren katalogoan ikusgai ditugu '80 egunean', 'Loreak' eta 'Handia' film luzeak (azken horrek 10 Goya sari irabazi zituen). 'Lucio' dokumentala eta Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zinemagileen film laburrak ere eskura jarri ditu PRIMERANek.
San Sebastian egunaren ospakizunak ez du etenik, danborren eta upelen erritmoa lagun

San Sebastian egunaren ospakizunak ez du etenik, danborren eta upelen erritmoa lagun

Gipuzkoako hiriburuko patroiaren egun handia ospatzen ari dira milaka donostiar. Danbor hotsak gauerdian hasi ziren, eta egun osoan zehar jarraituko dute hiriko txoko guztiak betzen.

Danbor hotsak gau osoan entzun dira Donostiako kaleetan

Danbor hotsak gau osoan entzun dira Donostiako kaleetan

Sarriegiren doinuak danbor hotsen erritmoan Gipuzkoako hiriburuaren sintonia bihurtu dira gau osoan zehar. Festa gaua batzuentzat, eta lan handia besteentzat. Garbiketa taldeak aurreikusitakoaren arabera, 24 orduan 8 tona zabor bilduko dituzte.

Hasi da Azpeitian inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan duen danborrada

Hasi da Azpeitian inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan duen danborrada

Donostian bezala, gauerdian lehertu da 24 ordu iraungo duen festa Azpeitian. Danbor hotsak inoiz baino ozenago entzun dira Azpeitian, festa hasierako danborradan 31 konpainiak eta 1.600 pertsonak parte hartu baitute. San Sebastian egunez, umeen danborrada 12:30ean hasiko da.

San Sebastian martxaren doinupean bandera igoz eman diote hasiera donostiarrek 24 orduko jaiari

San Sebastian martxaren doinupean bandera igoz eman diote hasiera donostiarrek 24 orduko jaiari

Gauerdian lehertu da festa Konstituzio Plazan. Aurten, 22.908 helduk eta 5.000 haurrek desfilatuko dute egun osoan zehar Donostiako kaleetan, danborra jo eta jo.

Danborren taupadak, urteko gaurik zirraragarrienaren zain

Danborren taupadak, urteko gaurik zirraragarrienaren zain

Milaka lagun ari dira urteko gau zirraragarrienetako bat prestatzen: San Sebastian bezpera. Ospakizun labur baina bizi honek kolorez eta alaitasunez beteko ditu Donostia, Azpeitia, Tafalla eta Lakuntzako plaza eta kaleak.
Haur Danborradaren aurkezpen ofiziala Victoria Eugenia Antzokian

Haur Danborradaren aurkezpen ofiziala Victoria Eugenia Antzokian

Donostiako 38 ikastetxe eta elkartetako 45 konpainiatan bildutako 4.625 haurrek parte hartuko dute urtarrilaren 20an Haur Danborradaren desfilean, San Sebastian eguneko ekitaldirik garrantzitsuenetako batean.

Donostiako eta Azpeitiko danborradak, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

Donostiako eta Azpeitiko danborradak, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

Igande eta asteleheneko ekitaldi nagusiak EITBko hedabide eta euskarrietan jarraitzeko aukera izango da, baita portuan jarriko den pantaila erraldoian ere, EITBren eta Donostiako Udalaren arteko akordioari esker.
Zazpi danborrada berri, guztira 167, historiako San Sebastian egun jendetsuenean

Zazpi danborrada berri, guztira 167, "historiako San Sebastian egun jendetsuenean"

Eneko Goia Donostiako alkateak eta Jon Insausti Donostiako Kultura zinegotziak helduen danborrada aurkeztu dute udaletxean. Guztira, 22.736 pertsonek parte hartuko dute helduen danborradan.
Inoiz ospatu den San Sebastian egunik jendetsuena izango da aurtengoa

Inoiz ospatu den San Sebastian egunik jendetsuena izango da aurtengoa

Guztira, 22.736 pertsonak parte hartuko dute urtarrilaren 20an Donostiako kaleetan zehar ibiliko diren 167 danborradetan. Aurten zazpi danborrada berri gehitu dira festara.

45 konpainia eta 5000 haur Donostiako kaleetan zehar ibiliko dira Sarriegiko martxen doinura

45 konpainia eta 5000 haur Donostiako kaleetan zehar ibiliko dira Sarriegiko martxen doinura

Harri Berri-Oleta Ikastetxeak Easo Ederraren figura berreskuratu du. Eguraldi txarra izanez gero, Haur Danborrada urtarrilaren 26ra arte atzeratuko da.
Donostiako Danborradak kartel propioa du berriro, 43 urteren ondoren

Donostiako Danborradak kartel propioa du berriro, 43 urteren ondoren

'Donostiako Danborrada' da Joseba Larretxe diseinatzaile bidasotarrak egindako kartelak dakarren leloa, eta desfileetako pertsonaia nagusiak agertzen dira bertan.
Haur danborrada, 11:50ean, ETB1en eta eitb.eus atarian

Haur danborrada, 11:50ean, ETB1en eta eitb.eus atarian

Gaur haurren txanda izango da eta, 11:50etik hasita, ikuskizuna zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus atariak. Gozatu!

Ostiral honetan irekiko da San Sebastian eguneko balkoien zozketarako epea

Ostiral honetan irekiko da San Sebastian eguneko balkoien zozketarako epea

Izena emateko adin nagusikoa izan behar da eta Donostian erroldatuta egon behar da. Zozketa urtarrilaren 8an egingo da, arratsaldeko seietan, Udaletxeko udalbatza-aretoan.
Moriarti Produkzioak ekoiztetxeak jasoko du 2025eko Urrezko Danborra

Moriarti Produkzioak ekoiztetxeak jasoko du 2025eko Urrezko Danborra

Donostiako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak proposatutako 98 hautagaien artean aukeratu du Jon Garañoren, Aitor Arregiren eta Jose Mari Goenagaren ekoiztetxea. Urtarrilaren 20an jasoko dute golardoa.
Musikari, kirolari, aktore, sukaldari, idazle eta kazetariak, Urrezko Danborra jasotzeko hautagaien artean

Musikari, kirolari, aktore, sukaldari, idazle eta kazetariak, Urrezko Danborra jasotzeko hautagaien artean

Bruce Springsteen, Amaia Montero, Leire Martinez, Fermin Muguruza, Izaro Andres, Donostiako Orfeoia, David Silva, Lucas Eguibar, Maialen Chorraut, Bera Bera, Donostia Arraun, Andoni Luis Aduriz, Johnny Depp, Aimar Bretos, Dolores Redondo edo Zaporeak dira hautagaietako batzuk.
San Prudentzioko danborradaren azken entsegua Gasteizen

San Prudentzioko danborradaren azken entsegua Gasteizen

Toki Eder ikastolako patioan egin dute San Prudentzioko danborradaren aurreko entsegua. Hurrengo iganderako dena prest izango dute, eguerdian helduen danborrada eta 17:30ean umeena egiteko.

San Sebastian jaietako parte-hartzea, normaltasuna eta bikaintasuna nabarmendu ditu Donostiako Udalak

San Sebastian jaietako "parte-hartzea, normaltasuna eta bikaintasuna" nabarmendu ditu Donostiako Udalak

Asteburua izanik, jendetza bildu da hiriburuan, eta horrek eragina izan du zerbitzuetan, garbiketan gehienbat; izan ere, jendea kalean ordu txikiak arte ibili denez, garbitasuna mantentzea kosta egin da, bereziki Alde Zaharrean, alkatearen hitzetan.
Gaua luzea izan da Donostian, San Sebastian egunaren jaien itxieran

Gaua luzea izan da Donostian, San Sebastian egunaren jaien itxieran

Banderaren jaitsierak ez ditu donostiarrak kikildu, eta jendez bete dira Alde Zaharreko kaleak, ostalarien gozamenerako.

Realaren ereserkia ere abestu eta dantzatu dute Donostiako banderaren jaitsieran

Realaren ereserkia ere abestu eta dantzatu dute Donostiako banderaren jaitsieran

San Sebastian egun handiaren amaieran, Realak Vigon lortutako garaipena ere ospatu dute donostiarrek. Konstituzio plaza gainezka zegoela, giro ezin hobean aritu dira.

Donostiak agur esan dio inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan dituen jaiari

Donostiak agur esan dio inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan dituen jaiari

Egun osoan zehar, helduen eta haurren danborradek hiriko txoko guztiak alaitu dituzte. Gauerdian, Union Artesana elkartearen danborradak eman dio amaiera jaiari, Konstituzio plazan.
Bandera jaitsita, amaitu da 24 orduko festa Donostian

Bandera jaitsita, amaitu da 24 orduko festa Donostian

Emozioz jarraitu dute donostiarrek hiriko bandera jaitsiera. Union Artesana elkarteko kideak arduratu dira jaiari amaiera emateaz.

Danborrada egin dute Donostian duela 29 urte ETAk hildako Gregorio Ordoñez PPko zinegotziaren omenez

Danborrada egin dute Donostian duela 29 urte ETAk hildako Gregorio Ordoñez PPko zinegotziaren omenez

Aiete Jauregian omendu dute, politikariaren inguruko erakusketa dagoen tokian. Besteak beste, Ana Iribar (Ordoñezen alarguna) eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuko ordezkaria izan dira bertan.

500 haurrek astindu dituzte danborrak eta upelak Azpeitian

500 haurrek astindu dituzte danborrak eta upelak Azpeitian

Giro bikainean ospatzen ari dira Azpeitian San Sebastian eguna. Haurrak izan dira protagonista goizean, eta herriko kaleak alaitu dituzte.

Isabel Verdini dantza irakasleak jaso du 2024ko Urrezko Danborra

Isabel Verdini dantza irakasleak jaso du 2024ko Urrezko Danborra

25 urte baino gehiagoko ibilbidea du donostiarrak, eta desgaitasunen bat duten pertsonekin Verdini Dantza Taldean egindako lanagatik saritu dute. Donostiako Udalean izandako ekitaldi batean jaso du golardoa Verdinik, oso hunkituta.

2024ko Danborrada Donostian

2024ko Danborrada Donostian

Historian izandako San Sebastian Eguna "jendetsuena" izan da: 21.300 pertsona helduen danborradan, eta 4.700 ume haur-danborradan. Ikusi hemen argazkirik onenak.

41 ikastetxetako umeen danbor hotsek Donostia hartu dute

41 ikastetxetako umeen danbor hotsek Donostia hartu dute

Ia 5.000 ume izan dira San Sebastian egun handia ospatzeko haur danborrada tradizionalean, Donostian.

Antiguan giro ederrean ospatzen ari dira San Sebastian eguna

Antiguan giro ederrean ospatzen ari dira San Sebastian eguna

Jakintza ikastolako ikasle eta gurasoak kalean dabiltza goizean goizetik, hotzari aurre eginez, danborrak astintzen.

1.600 lagunek osatutako danborradak abiatu du Azpeitiko egun handia

1.600 lagunek osatutako danborradak abiatu du Azpeitiko egun handia

30 taldeak Plaza Nagusian bildu dira gauerdian, San Sebastian egun handia hasteko, Sarriegiren martxak lagunduta.

Hasi da 24 orduko danbor eta upel festa Donostian

Hasi da 24 orduko danbor eta upel festa Donostian

Ez hotzak ez euriak ez dute danborrak eta upelak jotzeko gogoa gelditu, eta festa lehertu da Konstituzio Plazan. Banderaren igoerak eta San Sebastian martxak eman diote hasiera jaiari.

Eguraldi hotza eta lehorra nagusi, San Sebastian egunean

Eguraldi hotza eta lehorra nagusi, San Sebastian egunean

Gauean, hoztera egingo du eta zero azpitik gradu bateraino jaitsiko da tenperatura 08:00etan.
Donostiako Udalak 2024ko hiritar merezimenduaren dominak banatu ditu

Donostiako Udalak 2024ko hiritar merezimenduaren dominak banatu ditu

Aurten hauek jaso dute saria: Adsis Fundazioa (pertsona zaurgarrien alde lan egiten du), ATECE elkartea (burmuineko kaltea dutenen alde egiten du lan), Mentxu Medel ballet irakaslea, Bizikletaz Adinik Ez taldea eta Angel Rueda Rucal komertzioko burua.

Union Artesanako haur danborradak gogoz jo du danborra Donostiako Alde Zaharrean

Union Artesanako haur danborradak gogoz jo du danborra Donostiako Alde Zaharrean

Guztira 4.732 haurrek hartuko dute parte larunbat honetan Donostiako Haur Danborradan. Arratsaldean, Union Artesanako haur danborradak burrunba egingo du Alde Zaharrean.

Dena prest bandera igoerarako: Konstituzio plaza apainduta eta angulak prest

Dena prest bandera igoerarako: Konstituzio plaza apainduta eta angulak prest

Donostia prest dago danbor hotsak 24 orduz entzuteko. 26.000 donostiarrek baino gehiagok parte hartuko dute danborradetan gauerditik aurrera.

Lehen danbor hotsak entzun dira jada Donostian, danborrada hasi aurretik

Lehen danbor hotsak entzun dira jada Donostian, danborrada hasi aurretik

Ordu batzuk falta dira Konstituzio plazan bandera igoera izateko, baina ikastetxeek dagoeneko jo dute Sarriegiren martxa.

Sukaldaritza eta danborrada Iñigo Mendizabalekin

Sukaldaritza eta danborrada Iñigo Mendizabalekin

Danborrada egunean tipikoa den postrea egin dute Joseba eta Iñigo Mendizabalek: pantxineta krema gozoaz beteta. Gainera, Iñigo Mendizabalek irakatsi dio Josebari "Marcha de San Sebastian" jarraitzen.

Donostiako Orfeoia, Euskadiko Orkestra, Gaztelubide eta Gaztainaren Orfeoia, 'San Sebastian martxa' abesten

Donostiako Orfeoia, Euskadiko Orkestra, Gaztelubide eta Gaztainaren Orfeoia, 'San Sebastian martxa' abesten

Donostiako Orfeoiak 'San Sebastian martxa'ren bertsio bat abestu du Euskadiko Orkestrarekin, Gaztelubiderekin eta Gaztainako Orfeoiarekin batera.

1 / 11 Hurrengoa

  • Jaiak 2025

    Jaiak 2025

    Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Iparraldeko eta Nafarroako jai herrikoien albisteak eta bideoak eitb.eus-en