Itxi

prentsa oharrak

Elkarrizketa

Arantxa Iturbe Euskadi Irratiko lankideak jaso du Max saria

Euskadi Irratia

Euskarazko autore onenaren saria Agurtzane Intxaurragak eta Arantxa Iturbe, Euskadi Irratiko lankideak, irabazi dute Aitarekin bidaian lanagatik. Entzun hemen elkarrizketa!

Astelehenean ospatu da Max sarien XIV. edizioa, Kordobako Gran Teatro antzokian. Euskarazko autore onenaren Max saria Agurtzane Intxaurragak eta Arantxa Iturbek, Euskadi Irratiko lankideak, irabazi dute Aitarekin bidaian lanagatik. Arantxa Iturbe "Arratsaldekoa"n eta "Arratsean" saioaren zuzendaria da.

Gaitzerdi talde bizkaitarra eta Atikus talde nafarra, berriz,&' || 'nbsp; ikuskizun berri onenaren saririk gabe gelditu dira. Azkenean, Rayuelaren Dogvillek eraman du sari hau.

Zazpi sari irabazita La función por hacer izan da garaile nagusia. Miguel Ángel del Arcok idatzitako obra hau Pirandelloren Sei Personaggi in Cerca d''Autore lanaren moldaketa askea da. Irabazi dituen Max sarien artean Antzerkiko Ikuskizun Onenaren saria nabarmentzen da. 10 izendapen zituen Blancanieves Boulevard , bestalde,&' || 'nbsp; esku-hutsik itzuli da.

Entzun atxikituriko audioan saria jaso eta ondorengo orduetan Arantxa Iturberi "Faktoria" saioan eginiko elkarrizketa.