Itxi

Amarauna

Larunbatean

'DSS2016'ko hiru ekitaldi bertatik bertara, larunbateko 'Amarauna'n

EiTB

EiTB

Gainera, Dani Lasa sukaldariari elkarrizketa eta 2zio taldearen akustikoaz gozatzeko aukera izango dugu.

80 ekitaldi ingururekin emango diote ongi etorria Donostia 2016 kultur hiriburutzari. 'Amarauna'k Maria Kristina zubian egingo duten ikuskizun nagusiaz gain, beste bi ere izango ditugu hizpide. Batetik, Maider Lopez artistak Ondarretako lorategietan jarriko dituen iturriak (azken 20 urteetan Donostiako kaleetatik desagertutakoak) bisitatuko ditugu egilearekin berarekin. Bestetik, eguerdian Kontxan egingo den danborraden topaketaren berri emango dugu bertatik bertara.

Ez da egunero izaten Nobel saridun batekin lan egin duen norbait irratira ekartzeko aukera. Horregatik, 'Amarauna'k bere galarik onenak jantziko ditu Arantzazu Luzarraga arkitektua estudioan hartzeko.

Sukaldaritza munduko enpresa eta ideia berritzaileak ezagutzeko parada ere izango dugu Dani Lasa sukaldariarekin batera. Eta saioa amaitzeko, 2zio taldearen akustikoa.

tikoa.

tikoa.