Itxi

Amarauna

Berri Txarrak Lekunberrin

Berri Txarrak taldeari ur kutxekin eraikitako agertokia Lekunberrin

EUSKADI IRRATIA | ARITZ AGIRE

Urbizuren etxekoak, akordeoi irakaslea eta 25 urtean bidaide izan dituzten herritarrekin osatu dugu Berri Txarraki buruzko Lekunberriko kontakizuna.

  • Berri Txarrak taldea Lekunberri

    Berri Txarrak Lekunberri Gorka Urbizu David Gonzalez Galder Izagirre Beude bira despedida kontzertua

    7:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lekunberriko frontoian emango du kontzertua gaur Berri Txarrak taldeak. Ez dago sarrerarik. Aurrenengo kontzertua ere hantxe eman zuten, orduan gaztetxe zen tokian. Herriko festetan, berbenaren atsedenaldian izan zen kontzertua eta tranpaldoa ur kutxekin egin zieten. Igor de Castro Urbizuren laguna da eta berak kontatu dizkigu taldeari buruzko hamaika pasadizo. Pilar Argiñena akordeoi irakasleak oraindik ere kontu hartzen dio Urbizuri instrumentua utzi zuelako. Maitane Urbizuk naturaltasuna eta kemena aukeratu ditu Berri Txarrak taldea izendatzeko. David Gonzalez baxu-jotzailea bilbotarra da, Galder Izagirre bateria-jotzailea, Irungoa, baina ezin esan Lekunberrikoak ez direnik. Aritz Agirrek egin du erreportajea.