Itxi

Amarauna

Telebistako errotuluak

Telebistako errotuluak: Ikusentzulea estimulatzeko ezinbestekoak gaur egun

Errotulatzaileek nola lan egiten duten kontatu digu Aitor Ormaetxeak (Biba Zuek, ETB 1). Maria Gorosarri EHUko irakasleak atzerriko telebistetako joerak azaldu dizkigu, EE BB eta Alemania kasu.

  • ETB 1eko "Biba Zuek" saioko kontrol gelan Aitor Ormaetxea "Trio"an lanean

    ETB 1eko "Biba Zuek" saioko kontrol gelan Aitor Ormaetxea "Trio"an lanean

    18:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Telebistako errotuluek garrantzi handia hartu dute azken urteotan. Pantaila geroz eta zatituago eskaintzen zaigu, letraz beteago. Ikusentzuleak estimuluak behar dituelako gertatzen dela hori, hala esan digute bai Aitor Ormaetxeak (ETB1 eko Biba Zuek saioko errotulatzaileak) eta baita Maria Gorosarri EHUko Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasleak ere. Aitorrekin errotuluak ipnintzeko alderdi praktikoa ezagutu dugu bere lanpostuaren alboan eserita eta Mariarekin alde teorikoa.