Itxi

Amarauna

Irabazi Arte telesaila

"Irabazi arte", ETBren apustu berria gaztetxo eta nerabeentzat

Irati Egibar | EITb Media

Uda osoa daramate "Irabazi arte" fikziozko telesail berria grabatzen, aste honetako Zizurkilgo grabaketetan izan gara.

  • "Irabazi arte" telesailaren grabaketak

    "Irabazi arte" telesailaren grabaketak

Ekainean hasi ziren "Irabazi arte" telesail berria grabatzen. Pausoka ekoiztetxeak sortutako ikus entzunezko berriak oraindik data zehatzik ez duen arren, EITBk datorren neguan botatzeko asmoa du.

Emakumeen futbola, adiskidetasuna eta elkartasuna bezalako gaiak eta balioak dira "Irabazi arte" telesailean jorratu dituzten gai nagusiak.

Julene Aranburu gidoilariarekin eta Sua Enparantza, Nahia Sillero eta Iker Galartza aktoreekin izan gara. Telesailean jorratuko dituzten gaiez, grabaketako uneez eta bakoitzaren pertsonaiez hitz egin dugu.

EITB 1n botako dute zortzi atalez osatutako telesaila.