Amarauna
Komunikazioa
Amagoia Mujika: "Erronka handia da Berriako zuzendaritza hartzea, baina ilusioarekin helduko diot"
Martxelo Otamendiren lekukoa hartu du Amagoia Mujikak, eta Berriako zuzendaria izango da uztailetik aurrera. Papera alde batera utzi gabe, Berriak jauzi digital handia egingo duela aurreratu du Amagoia Mujikak.
-
Amagoia Mujika Tolaretxipi, Berriako zuzendari berria
6:41 min
Sare sozialen jarioa etengabea denez, lastoa kendu eta interesekoak diren albisteak nabarmentzea helburu izango du Amagoia Mujikak, "Berria"ko zuzendari berriak. "Martxelo, Martxelo da, baina erronkari helduko diot" esan du zuzendari berriak "Amarauna" saioan.