bihotzeko fonoteka
bihotzeko fonoteka
Oihane Agirre
Komunikazioa du ogibide eta bokazio. Goiena komunikazio taldean ikus entzunezkoen ardura du, eta hamarreko kantu kuttunen zerrenda hamaika osatuta mugatu du, kostata.
-
Josu Barandiaran
53:58 min



Oihane Agirre Unzuetak pianoa ikasi zuen baina Madrila unibertsitatera joandakoan utzi. Jubilatutakoan berriz adiskidetuko den esperantza du, oraingoz bizimoduak ez dio denborarik uzten. Donejakue biderako tartea hartu berri ordea, handik ere doinua ekarri digu adiskidetasun soinuz. Gaztetatik jarri zen bidean musikarengatik, nerabe zela, gustuko taldearen atzetik kontzertuetara joateko.

