Itxi

Albisteak

Ostiral honetan

Alderdi ezberdinetako politikarien mahai-ingurua,‘Faktoria’n

B.F

EiTB

Honez gain, kirurgia estetikoa eta Ordizian egingo den euskal jantzien desfilea izango ditugu hizpide.

08:00etan emango diogu hasiera 'Faktoria' saioari ostiral honetan. Saioa zabaltzeko, BC3 Basque Centre for Climate Changeri buruz hitz egingo dugu, eta Iban Galarragak talde honen nondik norakoak azalduko dizkigu.

08:30ean, tertulia egingo dugu, Enrike Zuazua eta Jon Sarasuarekin, eta 09:00etan, hauteskundeen tartea irekiko dugu, EAJko Joseba Aurrekoetxea, EH Bilduko Marian Beitialarrangoitia, PSE-EEko Jon Nogales, PPko Laura Garrido eta PODEMOSeko Nagua Albak osatutako mahai-inguru interesgarriarekin.

10:00etan, 'Faktoria'ko magazineari hasiera emateko, Jurdan Arretxe eta Unai Brea izango ditugu, eguneko titularren analisia egiten. 10:30ean, Xabier Murua izango dugu gurean, eguneko kirol berriak kontatzen.

Jarraian, EiTB Maratoia izango dugu hizpide. Gaixotasun arraroak ikertzeko dirua batzen jardungo du EiTBk aurten, abenduaren 16tik aurrera. Gaiaren inguruko informazio guztia emateko, Ainhoa Lodoso, Fran Olea eta Roberto Bilbao izango ditugu gurean.

11:00etan, osasunari eskainiko diogu tarte berezia, Olatz Zelaiarekin kirurgia estetikoaz mintzatuz. 11:30ean, Ordizian egingo duten ?Iragana Orainean? euskal jantzien desfilearen berri izango dugu, Izaro Insausti, Ioritz Alvarez eta Leire Mendizabalen laguntzarekin.

12:00etatik aurrera, musika, zinema eta eguraldia izango ditugu hizpide, besteak beste, Arrate Hernandez, Ane Muñoz , Nagore Telleria eta Ainhoa Mendibururekin.