Itxi

Albisteak

Idoia Mendia, PSE-EE

Mendia: 'Legea bete behar da, ezin da Otegirekin salbuespenik egin'

Idoia Mendia, PSE-EEko lehendakarigaiak aktualitate politikoari buruzko errepasoa egin du: Arnaldo Otegiren inhabilitazioa eta Espainiako gobernagarritasunerako negoziaketak izan ditu hizpide.

  • 15:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

PSE-EEko lehendakarigaiak Arnaldo Otegiren kasuan legea bete behar dela esan du, ezin dela salbuespenik egin eta lasaitasuna eskatu du. Mendiak adierazi duenez, egoera normaltasunez hartu eta justiziaren "prozedura errespetatzea" beharrezkoa da kasu honetan. Gainera, une honetan, hiritarren beharra proposamen politikoei erreparatzea dela nabarmendu nahi izan du lehendakarigaiak.

Hauteskundeen emaitzei begira, independentzia kontsultak proposatzen dituztenekin Alderdi Sozialistak ez duela akordiorik egingo esan du Mendiak. Eta Espainiako gobernagarritasunari buruz, berretsi du, sozialistek ezezkoa bozkatuko dutela.