Itxi

Albisteak

Ostiralean

Juantxo Arakama, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Glaukoma taldeko kantaria izango dugu ostiralean gonbidatu nagusia. Gainera, Alazne Mujika Deustuko Unibertsitateko dekano-ordea eta korrikalaria ere izango dugu magazinean.

Juantxo Arakama, Glaukoma taldeko kantaria izango da ostiral honetako gonbidatu nagusi 'Faktoria'n. Maite Artolarekin arituko da aktualiateari buruzko elkarrizketan, Valtonyc rap kantariaren ihesaldiaz, adierazpen askatasunaren mugez, eta orohar, bere kantuen hitzetan zabaltzen duen mundu ikuskeraz. 09:30etik aurrera izango da hori. Aurrez, larunbat honetarako pentsiodunek deitu dituzten manifestazioei buruz arituko dira. Bizkaiko federazioko kideekin izan da Oihane Yustos lankidea, eta antolaketa lanetan nola jarduten kontatu die, aldarrikatzaile eta sutsu. Gozeko 09:00ak ondoren eskainiko dute erreportajea.

07:00etan hasiko da albistegia, Amaia Portugalek gidatuta. 07:55 aldera, Igotz Alkortak hartuko du lekukoa, eta Fabian Laespadaren sinadura entzungo dugu. 08:30ean, Javier Arrieta, Eguzki Urteaga eta Hedoi Etxarte izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. 09:00 aldera, pentsiodunen aldarrikapenen berri emango dugu, eta 09:30 aldera izango dugu Juantxo Glaukomaren elkarrizketa. Haren ostean etorriko da Iban Zaldua aktualitateak ekarri dituenak musikaz janztera.

10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk. Magazinaren hasieran, astearen prentsa errepasoa egingo digute Jurdan Arretxek eta Mikel Garciak. Ondoren, AEBetara joko dugu. Bertan da Joseba Kamio eta, bere eskutik, Donald Trumpen zaleak nolakoak diren aztertuko dugu.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Alazne Mujika elkarrizketatuko dugu. Emakume polifazetikoa bera, batetik Deustuko Unibertsitateko dekano-ordea da eta, bestetik, korrikalari txapelduna ere bai. 11:30 aldera, Ane Muñozen bizitzaren pasadizoak entzungo ditugu, eta Amaia Artetxe lankideak astebururako hainbat hitzorduren berri emango digu.

12:00etan, asteburuan 'Amarauna' saioan landuko dituzten gaiak aurreratuko dizkigu Gari Udabek. Ondoren, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin, eta zinema-aretoetan ikusgai izango diren lanen berri ere emango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia