Itxi

Faktoria

Eragozpen fiskala

'Gastu militarra beste helburu batzuetarako erabiltzean datza'

Eneko Gerrikabeitia Mundubat GKEko kideak azaldu digu eragozpen fiskala zertan datzan.

  • 11:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Errenta Aitorpena egiteko egunak ditugu hauek. Hain zuzen ere, Eragozpen Fiskala plataforman bildutako 13 elkarteek - horien artean Mundubat- abian dute eragozpen fiskalerako kanpaina. Errenta Aitorpena egiten dugunean, automatikoki gastu militarrerako doan dirua beste zerbaitetarako bideratu nahi badugu, gure esku dago. Hori nola egiten den eragozpenfiskala.org webean ematen dute ezagutzera.

Izan ere, "praktikan, Estatuari ezezkoa esatea" den arren, Eneko Gerrikabeitiak 'Faktoria'n azaldu digunez, "ez datza ez ordaintzean, baizik eta diru hori beste helburu batzuetarako erabiltzean". Gastu militarrak diruz ez laguntzeko egitasmoa XX. mendeko 80ko hamarkadan hasi zen, mugimendu antimilitaristaren baitan. Helburua, Gerrikabeitiak esan digunez, "jendartearen desmilitarizazioa" da, "gastu militarra behar sozialei bideratuz". Horrela, gastu militarrei edo bankuen erreskateari edo eraikitzeke dauden azpiegitura erraldoiei diruz laguntzeari uko egiten diogu eta diru hori, besteak beste, nekazari proiektuei, egitasmo feministei edo giza eskubideen babeserako bestelako proiektuei lagun diezaiekegu. Entzun hemen elkarrizketa osorik!