Faktoria
Bernardo Atxaga
'Zeruko 39. kronika (azkena)'
Egunean 15 ordu ganba ultraizoztuak zuritzen egiten dituen Tangerreko neska baten istoriotik abiatu da Bernardo Atxaga, besteak beste, hemengo 200 euroko menuak kritikatzeko
-
Atxaga
10:17 min



Bernardo Atxagak ikasturte honetan osatu dituen azken zeruko kronikaren irakurketa egin du gaur 'Faktoria'n. Honela esan du pasarte batean: 'Zenbat kosta ote zen Basque Culinary Centerek deitu eta “munduko errestauranterik onena” aukeratzera etorri zirenen harrera-afaria? Aste honetako Argiak dio “barraskilo–zukuarekin erregositako pinaburuz betetako abakondo uzkia” jan zutela; broman, noski, ekitaldiari barre eginez. Nolanahi ere, ez zen bromakoa izango broma, eta egunen batean esplikatuko du norbaitek, zenbakiekin, zer onura ekartzen dioten holako ekitaldiek Euskal Herriari, eta batez ere, zer filosofiari erantzuten dioten; zer etikari. Poema bat idatzi nuen behin, galderekin osatua. Berriro idatzi behar banu gaur, holako lerro bat gehituko nioke: Berrehun eurotik gorako menuak eta luxuzko sukaldaritza bultzatzen duzuenok, gogoratzen al zarete inoiz Nouraz?'

