Itxi

Faktoria

Gaur

Abuztuan Bilbon TAOrik ote dagoen, 'Faktoria' saioan

EITB.EUS

10:00etan, abuztuan Bilbon TAO zerbitzua egongo ote den argitzen arituko gara.

  • Bilbo

    Bilbo

Saioarekin hasteko, 07:00etan albistegia izango dugu, eta geroxeago, 08:00ak aldera, bigarren albistegia izango dugu.

09:00etan, Kultur Dealers eta Gizarte Idealaren inguruan arituko dira Xenki Berho eta Jon Cadierno.

Posidonia itsas landarea babesten dabiltza Balear Uharteetan, eta horren inguruan arituko da Xabier Lasaga 09:30ean. Gainera, "Blai" aurrerapena ere izango dugu Maddi Castroren eskutik.

10:00etan, abuztuan Bilbon TAO zerbitzua egongo ote den argitzen arituko gara, eta Riviera Maya paradisuaz hitz egingo dugu gero.

10:30ean, surfaren inguruan mintzatuko gara Iñigo Gaiton eta Igor Barandian Wavegarden-eko zuzendari nagusiarekin.

11:00etan, musika izango dugu Euken Ostolazaren eskutik, eta bizikleta neurrira ez eramateak eragin ditzakeen lesioei buruz arituko da Garikoitz Etxebeste fisioterapeuta ondoren.

Azkenik, betiko moduan, lehiaketaren eta bermutaren tartea izango da.

07:00etatik 12:00etara izango da martxan 'Faktoria' saioa. Ez galdu!