Itxi

Faktoria

Autonomoen kotizazioak

'Bidezkoena, autonomoek irabazien arabera ordaintzea da'

Beatriz Plaza EHU ekonomia irakaslea eta Adrian Zelaia, EKAI-CENTER-eko presidentea, Euskadi Irratiko Faktorian.

  • Autonomoak.

    19:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Beatriz Plaza eta Adrian Zelaia ekonomilariek irakurketa bat egiten dute: Espainiako gobernuak eta autonomoen elkarteek lortu berri duten akordioa pauso bat da baina, erregimen orokorrean dauden langileekin parekatzeko oraindik falta da.

2019tik aurrera, autonomo gisa ari diren langileek, 5 euro eta 36 xentimo gehiago ordainduko dute hilabeteroko kotizazioan. Igoera berdina da guztientzat eta horrek autonomo askoren kexa eragin du. 'Irabazien araberako kotizazioa' eskatzen dute gehienek. Proposamen hori bera defendatzen dute Faktoriako ekonomilariek. Adrian Zelaiaren arabera, gaur egungo teknologiarekin ezin da irabazien arabera ordainduko dutenik bermatu. Beatriz Plazak proposatu du irtenbidea: 'sektore publikoak block chain sistema jarri dezake, irabazien gaineko kotizazioa jartzeko. Baina, ezinbestean, teknologian inbertsia egin beharko du gobernuak'.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz