Itxi

Faktoria

Erronka solidarioa

6 egunetan 500 kilometro egin nahi ditu Borja Fernandezek Maialenen alde

Gorka Otaegi

Hego Euskal Herriko lau hiriburuak korrika lotuz dirua bildu nahi du Donohue sindromea duen 7 urteko Maialen bilbotarraren tratamendua ordaintzeko

  • Borja Fernandez kirolaria

    Borja Fernandez kirolari getxoztarra erronka abiatzear

    8:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gauerdiarekin batera aterako da Borja Fernandez kirolari getxoztarra Bilbotik Gasteizerantz. Arabako hiriburua zeharkatu ostean, Iruñea eta Donostiatik igaroko da ondoren, berriz ere, Bilbora itzultzeko. Ibilbide osoa jarraian egiteko asmoa du; "geldialdirik gabe". Guztia Europan Donohue sindromea diagnostikatua duen haur bakarrari laguntzeko. Kilometroak salduz bildutako dirua 7 urteko Maialen bilbotarraren tratamendua ordaintzera bideratuko da.

Erronka abiatu baino 12 ordu lehenago elkarrizketatu dugu Euskadi irratiko 'Faktoria'n. Entzun kontatu diguna.