Itxi

Faktoria

Txomin Agirre ikastola

Haur eskasiak eragindako itxiera

Ekainean itxiko ditu ateak Txomin Agirre ikastolak Ondarroan. Demografia nabarmenen behera doan herrian, kontzertazioa lortzeko adina matrikula lortu gabe, eskolaren jarduera amaitzea erabaki dute.

  • Txomin Agirre ikastola

    Txomin Agirre ikastola. Ondarroa.

    12:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ikasturte honekin batera, amaituko da Ondarroako Txomin Agirre ikastolaren ibilbidea. 50 urte bete atarian itxiko dituzte ateak, ikasturte amaieran.

Ikasle kopuruak behera egin du, Ondarroan, beste toki askotan bezala, jaiotza kopuruek ere behera egin dutelako. Iaz 49 jaiotza izan ziren, orain bi urte 47. Garai batean baziren 12.000 biztanle pasa Ondarroan, eta gaur egun 8.000 dira.

Alaine Solabarrieta Txomin Agirreko zuzendariak azaldu digu Euskadi Irratiko 'Faktoria'n nola iritsi diren ikastetxea ixteko erabakia hartzera, eta nola bizi duten.

Solabarrieta berarekin, eta Zubizahar ikastolako Imanol Lasarterekin eta Zaldupe eskola publikoko Josebe Azpirirekin aztertu dugu Ondarroako demografiaren joera, eta horrek herriko ikastetxeengan duen eragina.