Itxi

Faktoria

Tupust!

'Komikia sortzeko prozesua polita, nekagarria eta ederra izan da'

'Tupust!' kolektiboak bere lehenengo komiki antologia argitaratu du, Ni-a ardatz hartuta hamalau komikik osatzen dute antologia hau. Maite Gurrutxaga eta Ainara Azpiazu 'Faktoria' izan ditugu.

  • Maite Gurrutxagak eta Ainara Azpiazuk, 'Tupust!' kolektiboak sortu duen komikia aurkeztu digute.

    Maite Gurrutxagak eta Ainara Azpiazuk, 'Tupust!' kolektiboak sortu duen komikia aurkeztu digute.

    16:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Tupust!' kolektiboa 2016. urtean sortu zuten, eta orain euren lehenengo komiki antologia argitaratu dute Txalaparta argitaletxean. Maite Gurrutxaga eta Ainara Azpiazu kolektiboko kideak dira, eta sorkuntza prozesua nolakoa izan den azaldu digute. Maite Gurrutxagak 'Faktoria'n esan digunez, sorkuntza prozesua 'polita, nekagarria eta ederra' izan da, talde organikoa sortzea lortu dutela dio, 'jendea elkartzen joan da, bilera asko egin ditugu, asko hitz egin eta eztabaidatu dugu'.

Lehenengo antologia honetan 'ni'a hartu dute ardatz nagusi, Ainara Azpiazuren arabera, 'ni-a egokia iruditu zitzaigun, gutaz hitz egiteko aukera ematen zigun, eta era berean oso gauza zabala zelako'. Istorio horiek sortzeko baldintza oso gutxi jarri zituzten: 'ni-az hitz egitea, bi koloretan egitea, eta orri kopuru zehatz batean garatzea'. Bi kolore horiek, berdea eta gorria izatea erabaki zuten, biak konplementarioak direlako, eta bien artean beltza osatzen dutelako.

Orain arteko erreakzioarekin oso pozik daudela esan digute, eta bidea zaiala izan bada ere, orain indarra dutela diote, 'estruktura bat garatu dugu, eta orain bidea egiteko dagoela ikusten dugu, baina errazagoa izango da'.