Faktoria
Disko aurkezpena
'Euskal kantu batzuek nazioarteko proiekzioa izan beharko lukete'
Gillen Mungia tenorra eta Josu Okiñena piano jotzailea 'Faktoria'n egon dira 'Lexia' diskoa aurkezten. Elkarrekin egiten duten lehendabizikoa da. Euren musikaz disfrutatzeko aukera ere izan dugu.
-
Josu Okiñena eta Gillen Mungia
23:40 min



Gillen Mungia tenorrak eta Josu Okiñena piano jotzaileak lehendabiziko diskoa grabatu dute elkarrekin: Lexia. Euskaraz, frantsesez eta italieraz abesten du Gillenek bere lehen disko honetan. Josu Okiñenak aurretik hainbat disko grabatu ditu, baina Gillenekin grabatu duen lehendabiziko lana da. Euskarazko kantuak ere aukeratu dituzte, baina 'ez euskaraz sartzegatik bakarrik, baizik eta kantu horiek nazioarteko proiekzioa izan beharko luketeelako'.
Gillen Italian bizi da baina etxera, Donostiara etorri da bere lehendabiziko diskoa aurkeztera. Elkarrekin lan egitea oso aberasgarria dela aitortu dute, eta lehendabiziko lana dela, baina azkenekoa ez dela izango aurreratu digute.

