Itxi

Faktoria

Miren Basaras

"Egoera egonkotzen ari da, baina, oraindik, zuhurtziaz jokatu behar dugu"

EHUko zientzialariek Ikerbasquekin elkarlanean sortu dituzten testak PCR erakoak direla eta "lehen lerroan erabiltzen" direla esan digu Miren Basaras mikrobiologoak.

  • Miren Basaras

    Miren Basaras

    12:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Koronabirusak azken egunetan hartu duen bidea ikusita, kurba egonkortzen ari dela baieztatu du 'Faktoria'n Miren Basaras EHUko mikrobiologoak, eta egoera oraindik ez dela gainditu azpimarratu duen arren, egonkortze fasean gaudela esan du. Hori bai, zuhurtziaz jokatu behar dela azpimarratu du. Begi onez ikusten du lantegiak ireki ahal izatea, betiere, segurtasun baldintza guztiak mantentzen badira. Horrela izan ezean, atzera egiteko arriskua ikusten du Basarasek.

Konfinamenduaren luzapena datozen asteetan birusak duen bilakaeraren araberakoa izango dela uste du EHUko mikrobiologoak. Izan ere, transmisio mailak ez duela behera egin azaldu du, eta, beraz, apirilaren 25an kondinamendua amaitzea zalanztan jarri du.

Espainiako gobernuak agindu dituen 60 mila testak ez direla nahikoa dio, eta argitu du pertsonen immunitatea ikertzeko balioko dutela. EHUko zientzialariek Ikerbasquekin elkarlanean garatutako testak desberdinak direla argitu du. PCR teknika duten testak direla esan du, eta "guztiz baliagarriak" direla pazienteak zein egoeratan dauden jakiteko: kutsatuta dauden, zenbat birus dituzten, tratamendu batean badaude nola erantuzten ari diren...

Pandemia hau gainditzean errealitatea ez dela lehengora itzuliko dio Basarasek: "Orain birus hau dugu baina hemendik urte batzuetara beste bat irits daiteke". Arrisku hau ikusita, gizartean aldaketak eragingo dituelakoan da EHUko mikrobiologoa.