Itxi

Faktoria magazina

Haurrak itxialdian

"Ordubeteko irtenaldiak hobetuko du umeen egoera, baina ez da nahikoa izango"

Nahia Idoiaga Psikologian Dokorea da eta Hezkuntza Fakultateko irakaslea. KideOn Ikerketa taldearekin konfinamendu garaian haurrak nola dauden ikertzen ari da.

  • Haur bat gurasoekin kalean

    Haur bat gurasoekin kalean

    9:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Haurrak, orokorrean, ongi ikusten ditugu etxean. Baina kanpora begira ongi moldatzen ari diren arren, barruan badituzte hainbat kezka eta beldur, besteak beste, kutsatzeko beldurra edo eurek maite duten norbait kutsatzeko beldura. Hori da KideOnen galdetegian jasotako erantzunetatik konfinamendu garaian haurrak nola dauden ikertzen ari den taldeak ondorioztatutako emaitzetako bat. Sei aste pasa dira, eta haurrek kalera ateratzeko aukera izango dute aspaldiko partez asteburuan. Horregatik, haurrak lasaitu behar dira, eta ongi azaldu guraso batekin eta segurtasun neurriak errespetatuz ez dela ezer txarrik gertatuko. Nahia Idoiagaren arabera, bestalde, egunean ordubetez kalean ibiltzeak lagundu egingo die haur eta gaztetxoei, baina ez da nahikoa izango umeen egoera erabat hobetzeko.