Faktoria
Asteartean
Koronabirusa eta hizkuntz eskubideak, "Faktoria"n
Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen behatokiko zuzendariarekin hitz egingo dugu gaiaz. Gainera, Miren Basarasekin hitz egingo dugu maskaren erabileraz espazio publikoetan.
-
Udal bateko kartel bat, euskaraz
Koronabirusaren pandemiak, non kokatu ditu hizkuntza gutxituak? Informazioa eta argibideak emateko beharrarekin, bigarren maila batean utzi al dituzte hizkuntza eskubideak? Berdin jokatu al dute erakunde publikoek eta pribatuek? Agurne Gaubeka Hizkuntza Eskubideen behatokiko zuzendariari luzatuko dizkiogu galderak.
Maskaren erabilera espacio publikoan orokortuko dela dirudienean, Miren Basaras epidemiologoak argituko digu zein den erabili beharko genukeena eta solasaldian, Iñigo Urkulluk arratsaldean iragarriko duen hauteskunde aurrerapena aztertuko dugu
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Iruñeko Alde Zaharraren eguna (30ean izango da) ospatzeko, auzotarrek argazkiak bidaltzeko eskatu dute, mural bat egiteko, eta Ekoitz Lakastak kontatuko dizkigu ekimenar buruzko xehetasunak. Jarraian, Tania Arriagaren dekalogoa jasoko dugu eta Covid-aren ondorengo eskolaz hitz egingo dugu 'Hik Hasi'ko Ainara Gorostizurekin eta Amaia Arroyo Sagasta HUHEZIko irakaslearekin. 11:0etako albistegiaren ostean, Euskadiko Gazte Orkestran sartzeko audizioak online egin dituzten hainbat musikarirekin hitz egingo dugu. Ondoren, koronabirusaren eta konfinamenduaren garaian haurdunaldiak eta erditzeak nola gauzatzen ari diren aztertuko dugu Maite Allika fisioterapeutarekin. 12:00etan, marrubiak izango dituzte errezetak proposatzeko osagai nagusi Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariek, eta Arrigorriagako herri ikastetxeansortu duten material didaktikoaz arituko gara gero, Leyre Carranza irakaslearekin.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".