Faktoria magazina
Mihise
“Erraietatik margotutako mihisea”
Beñat Urteaga, Antton Aranburu eta Mikel Olasagastiren lana da Mihise. 'Kronik@' izena jarri diote. 'Faktoria' saioan entzun dugu diskoa, eta sortzaileekin hitz egin dugu.
-
Mihise taldea Faktorian: Beñat Urteaga eta Antton Aranburu
23:46 min
Diskoa istorio bat dela azaldu dute 'Faktoria'n Usurbilgo Mihiseko Beñat Urteagak -baxua eta ahotsa- eta Antton Aranburuk -gitarra eta ahotsa-. Lasaitasun batetik abiatzen dira kantuak, korapilatzen da dena, eta ikuspegi positibo batekin amaitzen dira. “Istorio baten kronika da, kolpetik kolpera goaz, kronika kronikoa da”, Urteagaren esanez.
Imanol Ubeda Don Inorrez eta Bide Ertzeanen abeslaria eta sortzaileak idatzi du Mihiseren hitzaurrea: “Ariketa artistiko gisa ikaragarri konplexua iruditzen zait. Mihisekoek aise egin dutela dirudi. Urre bila abiatu ziren eta hamar pipitarekin itzuli dira. Ez zen bidaia erraza izango. Urre bila dabilenari galdetu bestela”. Ubedari erantzunez, “Ez da lan erraza izan, urte askoko lana izan da” esan du Antton Aranburuk ‘Faktoria’ saioan.
Ekainaren 26an Dokan egingo dute diskoaren aurkezpena.