Itxi

Faktoria

Asteartean

Hauteskunde eztabaida, astearteko "Faktoria"n

Joseba Egibar (EAJ), Nerea Kortajarena (EH Bildu), Iñigo Martinez (Elkarrekin Podemos), Laura Garrido (PP-Ciudadanos), Eneko Andueza (PSE-EE) eta Jose Ramon Becerra (Equo-Berdeak) izango ditugu.

  • Hautes-mahai baten argakia

    Hautes-mahai baten argakia

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan aurkeztu diren ordezkaritza handieneko indarrekin mahai-ingurua egingo du asteartean ‘Faktoria’ saioak, EITBko Administrazio Kontseiluak onartu dituen irizpideen arabera. Honako hauek izango dira hizlariak: Joseba Egibar (EAJ), Nerea Kortajarena (EH Bildu), Iñigo Martinez (Elkarrekin Podemos), Laura Garrido (PP-Ciudadanos), Eneko Andueza (PSE-EE) eta Jose Ramon Becerra (Equo-Berdeak).

Horrez gain, koronabirusari lotutako azken berriei ere tartea egingo die saioak. Miren Basaras EHUko mikrobiologoa elkarrizketatzearekin batera, Ordiziako agerraldia gertutik jarraituko dugu.

10:00etan hasiko da udako magazina, Gorka Otaegik gidatuta. Hasteko, Ignacio Garitano Txagorritxuko epidemiologoarekin aztertuko dugu Ordiziako koronabirus agerraldia. Jarraian, 'Diorama' tartea zabalduko dugu Oier Martinez mugikortasun adituarekin eta Jon Ander Agirre arkitektoarekin, eta, jarraian, Nerea Arriolaren umore tartea izango dugu; sukaldeak izango ditu hizpide. Bestalde, Polonian gaixo dagoen ume batentzat laguntza biltzen ari dira hemen, eta Alexandra Zak poloniar euskaldunok emango dizkigu azalpenak. Gainera, India ezagutuko dugu Julen Esnaola futbol entrenatzailearekin, Joseba Beitia jokalariarekin eta Asier Arroita abenturazalearekin. Bestalde, Uliako mintegietako parkean bisita egingo dugu Leire Rodriguezekin  batera. Saioa amaitu aurretik, 'Paris-Paris' atalarekin izango dugu Euken Ostolaza, eta Kai Nakaik kantu berria estrenatuko du gurean, "Kolpe" kantuarekin kolpea eman ondoren.

 

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia