Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

Mertxe Rodriguez 'Marimotots': 'Bizitzan garrantzitsua da abenturak bizitzea'

Oholtzatik jaitsi eta Mertxe Rodriguezen beste aldea ezagutu dugu gaur: harrera familia moduan bizitakoak, bere trikitixa ikasle bizitza baita euskaldun berriarena ere.

  • Mertxe Rodriguez Marimotots pailazoa Euskadi Irratiko harreran

    Mertxe Rodriguez Marimotots pailazoa Euskadi Irratiko harreran

    15:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mertxe Rodriguez, 'Marimotots', beti ezagutu dugu oholtza gainean Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx' eta Aiora Zulaika 'Pirritx'ekin batera. Baina oraingoan mototsak kendu eta Mertxe Rodriguez bera ezagutu nahi izan dugu 'Faktoria'n; aktore eta pailazoa izateaz gain, antzerki irakaslea ere badelako, eta trikitixa ikaslea eta harrera familia ere izan delako.  'Urteak bizitzea garrantsitzua da, baina garrantzitsuagoa da abenturak bizitzea', dio Mertxe Rodriguezek.

Harrera familia moduan bizitakoa bere bizitzako abentura izan dela aitortu digu, 'Abentura zoragarria' eta nahiz eta 52 urte izan ez duela berriz ere familia harrera izatea deskartatzen.

Ametsei kasu asko egiten die Mertxe Rodriguezek, eta hori dela eta, hasi zen euskara ikasten, eta gaur egun euskaraz bizi da eta urtarrilean trikitixa ikasi nahi zuela amestu zuen eta hurrengo egunean Joseba Tapiarekin hasi zen trikitixa ikasten.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldiei dagokienez, 'kultura segurua da, guk ikusi dugu', esan du Mertxe Rodriguezek eta Bizi dantzaren azken saioa asteazken honetan Tolosan egingo dutela adierazi du, eta azaroaren 18an, Amaren Intxaurrak estreinatzeko esperantza dutela.