Faktoria
Musika
Nahiadance bueltan da
IRATI BARRENA BOLINAGA | EITB MEDIA
14 urteren ostean, "Nahia" kantu ezaguna berritu dute. Arkaitz Basterra taldekidearekin eta bere garaian "Faktoria" saioan taldea ezagutzera eman zuen Unai Goikolearekin hitz egin dugu.
-
Unai Goikolea Miramonen
16:19 min
14 urte pasatu dira Nahiadance taldeak Nahia kanta arrakastatsua kaleratu zuenetik. Unai Goikolea DJa, 2007 hartan Faktoria Magazineko kolaboratzailea zen, eta modan zeuden kontuen proposamen ezberdinak egiten zituen. Orduko MySpace sare sozialean egin zuen topo kantarekin eta programara eraman zuen. Gaur, Nahia abestiaren 2.0 bertsioa kaleratu du Gazteak. Orduko eta oraingo kontuak kontatu dizkigu Goikoleak eta taldearen nondik norakoak azaldu dizkigu Arkaitz Basterra taldekideak.