Faktoria magazina
Maite Larburu
Maite Larburu: "Krak, hausten denaren onomatopeia da. Diskoan pitzadura, arraildura eta erreten asko dago"
Ane Albisu | EITb Media
Maite Larburu musikariak azken diskoa, Amua antzezlana, animaziozko film laburra, Lekeitioko gertaera hunkigarria eta Belgikako Brugge hirian dituen emanaldi bereziak aipatu dizkigu. Schuman-en sinfoniak eta Brahms-en piano kontzertuak eskainiko dituzte jatorrizko instrumentuekin.
-
Maite Larburu
18:51 min
Maite Larburu musikari, abeslari eta artista hernaniarrarekin, Krak izeneko bere azken diskoaz hitz egin digu "Faktoria" saioan. Diskoko "Arraila" kantuak adibidez bere amonari zer zen jakin gabe hilekoa etorri zitzaionekoa kontatzen du eta istorio horretan oinarrituta animaziozko film labur bat egiten ari da Ainara Axpi ilustratzailearekin eta Oskarbi Sein ilustratzaile eta animatzailerekin. Hernaniko sorkuntza bekari esker egingo dute ikusentzunezko hau eta Durangoko Azokarako bukatzea espero dute.
Lekeition, "Musikariak ikastetxeetan" egitasmoarekin ikastetxera iritsi eta ikasleek gona jantzita harrera egin ziotenekoa ere kontatu digu. "Ia negarrez hasi nintzen, hunkitu ninduten, horrek erakusten du Gona kantuaren funtsa bereganatu dutela. Ez zait berehala ahaztuko Lekeitiokoa". Egitasmo interesgarria dela esan digu, "ikastetxeak eta musikariak elkarrekin maitemintzen joan gara eta merezi duen egitasmoa da".
Orain une honetan esku artean dituen proiektuez galdetuta, igandean Belgikako Brugge hirira doala kontatu digu. Anima Eterna orkestrarekin Schumanen sinfoniak eta Brahms-en piano kontzertuak eskaini behar dituzte jatorrizko instrumentuekin.
Handik itzulita, Chillida-Lekun, maiatzaren 6an, Krak diskoa aurkezteko kontzertu berezia izango du, "Amua" antzezlanaren azken emanaldiak ere bai eta sortzen jarrai dezala!!!!